|
EUSKADIKO KOOPERATIBEN ARTEKO III. MUS TXAPELKETA Sarrera. Euskadiko Kooperatiben arteko III. Mus Txapelketa abian jarriko da. Aurreko bi urteetako txapelketak ENKF – Euskadiko Nekazaritzako elikagaien Kooperatiben Federazioak antolatu zituen. Aurten, NBEK 2012a Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatu duela-eta, KONFEKOOPek (Euskadiko) Kooperatiben Konfederazioak) ENKFren laguntzarekin, kooperatiba guztiei txapelketan parte hartzeko gonbita helarazi nahi die. Parte hartuko duten bikoteek 2012ko urtarrilaren 2tik 31ra eman behar dute izena, www.konfekoop.coop webgunean aurkituko duten aplikazioan. Izen-ematea doakoa da. Otsaileko lehen astean hasiko dira partidak. Bi partidako kanporaketak egingo dira. Kanporaketetako partidetan bost joko irabazi beharko dira, eta egunean partida bakarra jokatuko da. Parte-hartzaileek adostuko dute jolasteko eguna, baina bi partidak aste bakoitzeko igandea baino lehen jokatu behar dira. Amaierako fasea (1/4, finalerdiak eta finala) azaroaren 11n jokatuko da, Landako Durangon egingo den Kooperatiben jaialdian. Izena eman duten parte-hartzaileen zerrenda jaso ondoren, antolatzaileek partiden egutegia zehaztuko dute. www.konfekoop.coop webgunean egongo da eskuragarri eta bikote partehartzaileei posta elektronikoz helaraziko zaie. |
