Castellano

EUSKADIKO KOOPERATIBEN ARTEKO III. MUS TXAPELKETA

Oinarriak

Kontuan hartu beharrekoak

PDFa

Txapelketaren oinarriak.

• Txapelketan parte hartu ahal izateko urtarrilaren 2tik 27ra eman behar da izena. Horretarako, www.konfekoop.coop webgunean dagoen formularioa bete behar da. Izen-ematea doakoa da.
▪ Gutxienez bikotekideetako batek kooperatibista izan behar du, eta Kooperatiba baten izena eman behar du.
▪ Bikote batean parte hartzen duen pertsonak, titular zein ordezko izan, ezin du beste bikote batean parte hartu.
▪ Kanporaketen sistema erabiliko da txapelketan. Kanporaketa bakoitzean bi partida jokatuko dira, eta horietako bakoitzean bost joko irabazi beharko dira. Partida bat talde baten etxean jokatuko da eta hurrengoa aurkarienean.
▪ Kanporaketen sisteman, aurkako bikoteari bi partida irabazi dizkiona izango da garailea, emaitza edozein dela ere. Bigarren partidaren ondoren berdinketa badago, egun horretan bertan hirugarren eta azken partida jokatuko da, bost jokotara, bikote irabazlea zein den erabakitzeko.
▪ Parte-hartzaileek adostuko dute jolasteko eguna, baina bi partidak aste bakoitzeko igandea baino lehen jokatu behar dira.
▪ Bi partidak jokatzeko zehaztu den astea igaro ondoren (justifikatutako atzerapenik eskatu ez bada), lehen partidako emaitza izango da behin betikoa, baldin eta partida hori jokatu bada.
▪ Aldeek adostutako orduan emango zaie hasiera partidei, gehienez ere hamabost minutuko kortesiazko tartearekin. Denbora hori igaro eta bere burua aurkeztu ez duen bikoteak 5-0 galduko du partida.
▪ Behin partida amaituta, bikote irabazleak webgunean jakinarazi beharko du emaitza, asteleheneko 9:00ak baino lehen. Partidaren emaitzaren gaineko informaziorik jasotzen ez bada, bikoteak partida jolastera aurkeztu ez direla ulertuko da, eta biak kanporatuak izango dira.
▪ Web-aplikazioak posta elektronikoa igorriko die parte-hartzaileei euren hurrengo aurkarien datuak jakinarazteko.
▪ Azken 32 bikoteek Amaierako fasea jokatuko dute, azaroaren 11n Durangon egingo den “Kooperatiben jaialdian”.
▪ Parte-hartzaile guztien arteko adiskidetasuna bultzatzea denez Euskadiko Kooperatiben arteko Mus Txapelketa honen helburu nagusia, ez dago epaileen beharrik. Hala ere, alde bakoitzak bat izendatu dezake, partidaren nondik norakoak bertatik bertara jarraitzeko.
▪ Antolakuntza salbuespen kasuetan besterik ez da jarriko harremanetan parte-hartzaileekin, posta elektroniko bidez.
▪ Ondoko hauek dira sariak: bikote irabazlea bikote finalista.

Kontuan hartu beharrekoak.

• Txapelketa bikoteka egingo da.
▪ Txapelketako partida guztietan bost joko irabazi beharko dira
▪ Sistema tradizionala erabiliko da: zortzi errege, zortzi bateko eta berrogei harri (8 hamarreko).
▪ Parte-hartzaileek izena eman ondoren, egutegia prestatuko da, eta kooperatiba berdinari 1, 2, 3, 4... zenbakiak jarri ahal izango zaizkio,bere
▪ izenean aurkeztu diren bikoteen arabera.
▪ Partida guztietan antolakuntzaren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

Oinarriak hemen dituzu pdf formatuan.